Erne ! Esperimentu hauek zuzen gauzatzeko, nabigatzailearen leihoa irekita izan behar duzu.
| Tipo de experimento | Tiempo estimado de ejecución | Disponible desde | Participar | Información |
Esperimentu bakoitzaren azalpena, bukatu bezain arin
Esperimentu bakoitza exekutatzen bukatzen duzunean, esperimentu zehatz horretan ikasten ari garena azaltzen duen orrialdera helduko zara.
Emaitzen argitalpena
Emaitzekin zer egiten dugun jakin nahi baduzu, non argitaratzen ditugun edota aurreko esperimentuen emaitzak ezagutu nahi badituzu, ikerketa taldekideen web orrialdeetan sar zaitezke. Bertan, gure ikerketak laburbiltzen duten zabalkunde artikuluak eta artikulu zientifikoak aurkituko dituzu.
Anonimotasuna eta pribatutasuna
Ez duzu zertan identifikatu gure esperimentuetan parte hartzeko, ez dugu datu eragozgarririk batzen. Esperimentuaren bukaeran zuk erabakitzen duzu esperimentuan emandako erantzunak bidaltzen dizkiguzun ala ez. Bidaliz gero, era estatistikoan eta anonimoan erabiliko ditugu, beste askok bidaltzen dizkigutenari gehituta. Psikologo eta ikertzaile legez gure lana arautzen duten kode etikoak xehetasun handiagoz ezagutu nahi badituzu, sakatu esteka honetan.


